Hegoafrikaren kontzientzia

Kristina Berasain Tristan.
2010eko urriaren 8a
00:00
Entzun
Astiroago joateko unea iritsi da, nire emaztearekin ilunabarretan roibos tea hartzeko garaia; cricket, errugbi, futbol eta tenis partidak ikusteko momentua». Desmond Tutuk (Klerksdorp, 1931) esandako hitza bete du; uztailean iragarri baitzuen bere urtebetetze egunean, urriaren 7arekin, bizitza publikotik erretiratuko zela sendiari tarte gehiago eskaintzeko, «mintegietara joateko bidaiatu beharrean, seme-alabak ikustera joateko bidaiatzeko». Nelson Mandelak 2001ean erretiroa hartu zuenean esan zuen esaldi bera baliatu du orain berak agur esateko: «Ez nazazue deitu, nik deituko zaituztet».

Tutu Hegoafrikako Eliza anglikanoaren lehen artzapezpiku beltza bilakatu zen. Soweto sutan zegoen hartan, eta bera apartheid-aren kontrako borrokaren ikur bilakatu zen. Bakearen Nobel saria horrexegatik eskuratu zuen 1984an. Gerora, baina,lan eskerga egin du aholkulari moduan mundu zabaleko hainbat gatazkatan. Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean ere badago Tutu; Euskal Herriko autodeterminazioa eskubidean sinesten baitzuen; «duzuennahia beteko da».

Hegoafrikako kontzientziaren ahotsa bilakatu da, beraz; tartean gidatu dituen borroka ugarirengatik. Joan den astean egin zuen azken agerraldia, aurten 230 errinozero hil dituztela salatzeko.KRISTINA BERASAIN
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.