850 militar inguru ditu Espainiak Afganistanen, irailaren 18an han egingo diren hauteskundeetan "segurtasuna bermatzeko".
Jose Bono Espainiako barne ministroak adierazi du ez duela baztertzen helikopteroak izandako istripua "kanpoko eraso batek" eragin izana.
Afganistan
Helikoptero bat "erori" da Afganistanen eta Espainiako 17 militar hil dira
Afganistango Herot herritik gertu Espainiako Armadaren helikoptero bat "erori" da, eta han zihoazen 17 militar hil dira. Helikoptero horrengandik gertu zegoen beste helikoptero batek larrialdietako lur hartzea egin behar izan du, eta bi soldadu zauritu dira. NATOk azaldu duenez entrenamendua egiten ari zirela istripua izan dutelako erori da helikopteroa, baina Jose Bono Espainiako barne ministroak adierazi duenez ez du baztertzen helikopteroak izandako istripua "kanpoko eraso batek" eragin izana. Istripuan hildako militarren senide eta lagunak Figueiridoko base militarrera iristen hasi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu