MUNDUA

Hemeretzi pertsona hil dira hegazkin istripu batean Nepalen

Aireratu eta berehala su hartu du hegazkinak, Euskal Herrian 00:30ak zirenean.

2012ko irailaren 28a
16:31
Entzun

Hildakoetako zazpi Erresuma Batuko herritarrak dira, eta beste hainbeste dira Nepalekoak. Gainontzeko bostak Txinakoak dira. Katmandun gertatu da ezbeharra, Nepaleko hiriburuan. Sita Air konpainiako hegazkin bat aireratzen ari zela, sua piztu eta erori egin da. Hegazkinean zihoazen pertsona guztiak zendu dira.

Ikertzen ari dira istripua zer dela-eta gertatu den. Katmandu eta Lukla arteko bidea egin behar zuen hegazkinak. Hain justu, Lukla da Everestera igotzeko abiapuntuetako bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.