Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

mundua saileko azken albisteak

Mundua

Publizitatea

Hemeroteka

2017ko iraila
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30  
             
Bi mosso, Bartzelonko erdiguneko batean. ©QUIQUE GARCÍA / EFE

KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Indarkeria ez erabiltzeko agindua eman die Traperok mossoei

Mossos d'Esquadraren buru Jose Lluis Traperok indarkeria ez erabiltzeko agindu die mossoei, barne ohar baten bidez. Oharrak jasotzen duenez, "erresistentzia pasiboaren aurrean, indarraren erabilerak ezin izango du gainditu pertsonak hauteslekuen kanpoaldera laguntzea edo poliziari agindu judizialak bete ahal izateko bidea irekiko dion korridorea irekitzea".

Hautetsontzi bat erakutsi dute gaur. / ©Andreu Dalmau, EFE

Kataluniako erreferenduma

5,3 milioi herritar, 2.315 bozkaleku eta 6.249 mahai

Igandeko erreferendumaren inguruko xehetasunak eman ditu gaur Generalitateak, eta mezu bat nabarmendu du: Botoa emateko aukera egongo da, zenbatu egingo dira, eta emaitzek zilegitasun osoa izango dute. Kontrako mezua eman du Espainiako Gobernuak: "Erreferendumik ez da egongo, legez kanpokoa delako".

Jordi Sanchez ANCko presidentea, eta haren alboan Jordi Cuixart Omniumeko presidentea, irailaren 20ko ekitaldi batean. ©Marta Perez / EFE

KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

Eskoletara joateko dei egin diete herritarrei, hauteslekuak igandera arte zabalik mantentzeko

ANC eta Omnium elkarte subiranistek herritarrei dei egin diete gaur arratsaldean eskoletara hurbiltzeko, bertan antolatu dituzten ekintzetan parte hartzera. Igandean, erreferendumerako hautesleku gisa erabili asmo diren ikastetxeak irekita mantentzea da helburua. Horretarako, txokolatadak, kirol jarduerak, pelikula proiekzioak eta izarrak behatzeko gauak antolatu dituzte, besteak beste, eskoletako arduradunek.

Unibertsitateko eta Bigarren Hezkuntzako milaka ikaslek manifestazioa egin zuten erreferendumaren alde, atzo, Bartzelonan. ©JUAN CARLOS CARDENAS / EFE

Kataluniako erreferenduma

Kaleak hartu dituzte ikasleek

Milaka ikasle irten dira kalera Bartzelonan, galdeketari babesa emateko. Bi greba egunetatik lehena zuten atzo unibertsitateetan, eta, Generalitatearen arabera, %80-90k egin zuten bat.
<b>Pujolen ezetza. </b>1980an, Suarezen gobernuak kontzertu ekonomikoa eskaini zion Generalitateari ere, baina uko egin zion. Argazkian, ezker-eskuin Espainiako Kongresuan, Jordi Pujol Generalitateko lehendakaria, Leopoldo Calvo Sotelo Espainiako Gobernuko lehendakariordea eta Adolfo Suarez lehendakaria. ©EFE

Auzi ekonomikoa

Diru kutxa, giltza eta iturria

Finantzaketa sistemak zerikusia du egungo gertakariekin. Batetik, Generalitatearen diru iturria itxi du Madrilek, giltza hark duelako; bestetik, 2012an itun fiskala ukatzeak hauspotu egin zuen independentismoa; azkenik, ekarpen katalanik gabe jota leudeke Espainiaren kontuak.
Hainbat emakume manifestazio batean, Tunisen. ©MOHAMED MESSARA / EFE

Emakumeen eskubideek, aurrera

Ben Aliren diktadura bukatu eta sei urtera, Tunisian aukeratutako lehen parlamentuak genero indarkeriaren aurkako lege integral bat onartu du. Aitzindaria da mundu arabiar-islamikoan. Aurrerapauso handiak bildu ditu testuak.