Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

mundua saileko azken albisteak

Mundua

Publizitatea

Hemeroteka

2017ko azaroa
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
             
Santseko tren geltokia, atzo. / ©Toni Albir / EFE

Atzoko greba egunaren zuzeneko kontaketa

Eguerdian eta arratsaldean elkarretaratzeak eta manifestazioak egin dituzte Katalunia osoan, zortzi kontseilarien eta ANC eta Omniummeko presidenteen espetxeratzea salatzeko. Larunbatean are jende gehiago mobilizatzera dei egin dute.

Akusatuak, Auziteg Gorenetik ateratzen, gaur gauean. ©Rodrigo Jimenez / Efe

Epaileak "hazi bortitza" sumatu du herritarren mobilizazioetan, baketsuak izan arren

Pablo Llarena epaileak Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kideei leporatu die independentzia prozesuarentzat beharrezko ziren urratsei bide ematea. Uste du parlamentua, gobernua eta herri mugimenduak elkar hartuta aritu direla, bide orri batekin. Eta adostutako bide horren barruan, herritarren mobilizazioen "indar erakustaldiak" izan nahi zutela, bortizkeria erabiltzeko mehatxu ez agerikoarekin, Madril negoziatzera "behartzeko" tresna, nahiz eta indarkeria fisikorik ez erabili. Hortaz, ondorioztatu du matxinada delitua gertatzea ez dela baztertzekoa, mobilizazioak baketsuak izan arren, "hazi bortitza" eurekin zeramatelako.

Kairoko Tahrir plaza iraultzen hirugarren urtemugan, 2014ko urtarrilaren 25ean. ©AMEL PAIN / EFE

Iraultzen arrastotik

'Iraultza arabiarrak' izenez ezagun egin zen fenomenoa abiapuntu hartuta, hainbat herrialdetako egoera geopolitikoaz aritu dira Mikel Aiestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza kazetariak 'Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak' liburuan. BERRIA, Elkar eta Jakinen Aleka bildumako laugarren lana da.