
Beranduenez urtarrilaren 23an eratuko da parlamentu berria
Parlamentua osatzen denean, hamar eguneko epea izango da presidentea izendatzeko bilkurara deitzeko. Otsailaren 6an bilduko da beranduenez parlamentua, hautagaitzen gainean eztabaidatzeko.
mundua saileko azken albisteak
Parlamentua osatzen denean, hamar eguneko epea izango da presidentea izendatzeko bilkurara deitzeko. Otsailaren 6an bilduko da beranduenez parlamentua, hautagaitzen gainean eztabaidatzeko.
ERCk onartu egin du hauteskunde emaitzek zenbait muga ezarri dizkiotela kanpaina hasieran zituen asmoei, indar independentista bozkatuena Junts per Catalunya izan baita. Emaitzak aintzat hartuta, Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak jakinarazi du Carles Puigdemont presidente izendatzearen alde egingo duela bere alderdiak.
Publizitatea
Espainiako presidenteak ohartarazi du legea errespetatu beharko duela Kataluniako Gobernu berriak. Elkarrizketarako prest agertu da, betiere Konstituzioa errespetatuz.
Jorge Moragasek ziurtatu du erabakiak "ez duela zerikusirik" Kataluniako hauteskundeen emaitzekin. Espainiaren NBErako enbaxadan egingo du lan.
Iñgo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariaren arabera, emaitzak ikusita, argi dago "aldebikotasuna" eta "irtenbide politikoak" behar direla Katalunian. Akordioaren aldeko jarrera hartu eta auzitegietako bideak baztertzeko eskatu.
Espainiako Auzitegi Gorenak matxinada egotzita aurrera daraman auzian Artur Mas Generalitateko presidente ohia, Marta Rovira ERCko idazkari nagusia eta Anna Gabriel CUPeko diputatu ohia ere ikertzea erabaki du.
Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du hauteskundeak irabazi dituen hautagaiarekin hitz egiteko prest dagoela. Alegia, Ciudadanoseko Ines Arrimadasekin. Hala ere, zehaztu du Generalitateko presidente izango denarekin hitz egin beharko duela. "Horretarako, kargua hartu, hautatua izan eta nirekin hitz egiteko moduan egon beharko du", gaineratu du. Puigdemontek "Espainiatik kanpo" biltzeko deia egin dio Rajoyri.
Emaitzak
Independentistek 70 eserleku lortu dituzte, eta unionistek 57. Ines Arrimadasen Ciutadans izan da garaile, 37 legebiltzarkide lortuta. Puigdemonten JPC Junquerasen ERCren aurretik geratu da
Emaitzak
Erreakzioak
Erreakzioak
Eguneko kronika