Azken hilabetean, Frantzia astindu eta krisi egoera sortu du Jaka Horien mugimenduak. Herritarrek bizi duten ziurgabetasun ekonomikoari aurre egiteko mugimendu gisa aurkeztu dute fenomenoa aztertu duten ikerlariek.
Macronek iazko presidentetzarako bozetan sortu zuen itxaropenaren arrasto gutxi geratzen da. Oinarri elektoral ahulak, herritarrekiko deskonexioak eta botere bertikalak eragin zuzena izan dute horretan.
Parisek klima aldaketaren aurkako borrokaren kontrako mugimendutzat jo ditu Jaka Horiak. Ekologistek, ordea, ez dute horrekin bat egin, eta karbono zerga trantsizio ekologikoaren beharrarekin bat ez etortzea egotzi diote.
Klima aldaketari aurre egiteko neurriak zehazten dituen eskuliburua adostu dute munduko ordezkariek. Tenperaturaren igoeraren langa ez dute 1,5era murriztu
IPCCren urriko txostenak jokaloki zaila marraztu arren, itxaropentsu mintzatu da Sanz; batik bat, hazten ari diren herriei begira. Zientziaren egitekoa aldarrikatu du.