
Zeelanda Berria
Diputatu maori bat parlamentutik bota dute gorbata gabe joateagatik
Rawiri Waititi lepoko maori batekin joan zen Zeelanda Berriko parlamentura: «Gorbata da herrialde honetan gaizki egin diren gauzen sinboloa. Kontua asimilazio agendari aurre egitea da». Atzo utzi zioten parlamentuan sartzen, eta gaur eztabaidatuko dute araua aldatu ala ez.