
Adierazpen askatasuna
Istiluak Bartzelonan eta Madrilen, Haselen askatasuna eskatzeko protestetan
Mobilizazio baketsuen ostean, poliziek eta mossoek talka egin dute manifestariekin, eta osasun zerbitzuek jakinarazi dute neska gazte batek begia galdu duela foam jaurtigai batek eragindako zaurien ondorioz. CUPek ohartarazi du agenteen jokabideak Kataluniako Gobernua osatzea zailduko duela.