
Kuba
Bidenek Kubaren kontrako zigorrak handitu ditu
Alvaro Lopez Miera Indar Armatu Iraultzaileen ministroaren eta BEN Brigada Nazional Berezien aurkako neurriak hartu ditu Etxe Zuriak, eta zigor gehiagorekin mehatxu egin du Bidenek. «Informazioa eta irudiak manipulatu» izana egotzi dio Kubako Gobernuak AEBetakoari, eta «seriotasuna» eskatu dio.