Milaka pertsona bildu dira Bartzelonan murgiltze ereduaren alde Som Escola plataformak deitutako manifestazioan. Irakastorduen %25 gaztelaniaz egitera behartuko dituen epaiaren aurka, katalanezko eskolak duen «herri kontsentsua blindatzeko» eskatu diete erakundeei. Bideoa, albistearen barruan.
Kataluniako eragileak oso kezkatuta agertu dira %25aren sententziarekin: katalanaren erabilera amiltzen ari da eskolan, eta okerrera egin dezake epaia aplikatuz gero. Murgiltze ereduari buruzko gogoeta sakona eskatu dute.
Generalitateak eginiko txosten batek agerian utzi duenez, katalana gutxiago erabiltzen dute ikasleek zein irakasleek ikasgelan. Hizkuntzak eskolatik kanpo duen egoerarekin lotuta dago atzeraldia.
Gorenak %25aren epaia berretsi eta egun gutxira jakin zuten Turo del Drac eskolan gaztelania sartu beharko zutela ikasgela batean. Aurka agertu dira guraso asko, eta horrek eskuineko alderdien eta hedabideen jopuntuan jarri ditu.