Txinak birziklatzeko hondakinak inportatzea debekatu zuenetik, Turkiara iristen dira Europako esportazio gehienak; urtean 14,7 milioi tona. EBko eta Erresuma Batuko legediaren arabera, ezin da hondakinik esportatu birziklatzeko ez bada; baina ikerketek erakutsi dute Ankarak ez dituela hondakinak birziklatzen.