Herbehereetan adingabekoen aurkako sexu gehiegikeria kasuak ikertzen ari den batzorde independenteak gaur adierazi du hango elizaren kontrako 1.975 salaketa jaso dituela.
Wim Deetman ministro ohia da batzordeko burua -erlijio protestanteko kidea da-. Eliza katolikoak sortu zuen taldea joan den martxoan, elizkoien aldetik sexu gehiegikeria salaketak jaso ostean. Batzordeak 2011ko azaroan plazaratuko du behin betiko txostena.
munDUA
Herbehereetako elizari bi mila salaketa adingabekoen aurkako sexu gehiegikeriengatik
Batzorde independente bat ari da ikerketa lana egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu