Amsterdamgo Fiskaltzak adierazi duenez, abuztuaren 27an 41 urteko emakume bat atzeman zuten, ume baten hilotzarekin zerikusia izan zezakeelakoan. Handik gutxira, Geleengo bere etxeko lorategian ume jaioberrien beste bi gorpu aurkitu zituzten.
Hildako hiru umeren arteko lotura ari dira aztertzen Amsterdamgo Fiskaltza, haurrak zergatik eta nola hil ziren aztertuz.
Jaioberriak hil izana egotzita Herbehereetan denbora gutxian atxilotu duten bigarren emakumezkoa da. Abuztuaren 6an beste emakume bat atxilotu zuen poliziak Nij Beets herrian, Amsterdamdik 140 kilometrora, bere etxeko ganbaran aurkitu zizkioten lau maletatan hildako ume jaioberri bana zuelako.
Mundua
Herbehereetako emakume bat atxilotu dute, hiru ume jaioberri hil dituelakoan
Emakumearen lorategian bi umeren hilotzak aurkitu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu