1945etik aurrera Herbehereetako hamar-hogei mila adintxikikok erlijio arloko kideen sexu gehiegikeriak jaso dituzte, herrialdeko batzorde independente batek gaur txosten batean jakinarazi duenez. Ustezko 800 erasotzaile identifikatu dituzte.
Wim Deetman ministro ohi eta batzordeko presidenteak azaldu du gehiegikeriak era askotakoak izan direla: "Kontaktu fisikotik hasi eta koitoetaraino". Haren arabera, koitoak mila inguru izan dira.