Herbehereetan 2.000 sexu abusu egotzi diote Elizari
HAGA. Adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik, 1.975 salaketa jarri dituzte Herbeheretan Eliza katolikoko kideen aurka. Abusu horiek ikertzeko sortutako batzordeak argitaratutako datuak dira. Batzorde hori Gotzainen Batzarrak sortu zuen, eta Wim Deetman da presidentea. Deetmanek, baina, Gotzainen Batzarra kritikatu du, batzordearen independentzia bermatu ez duelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu