Herbehereetan eskuineko buruzagi bat epaitu dute arrazakeriagatik
Musulmanen aurkako gorrotoa sustatzeagatik epaitu dute; Korana eta Adolf Hitlerren 'Mein Kampf' alderatu ditu
Geert Wilders Herbehereetako eskuineko buruzagia epaitu dute, musulmanen aurkako gorrotoa eta diskriminazio jarrera sustatzeagatik. Hainbat erakundek islama eta nazismoa parekatu izana egozten diote Wildersi. Hitzaldi batean Korana eta Adolf Hitler diktadorearen Mein Kampf liburua parekatu zituela diote. Hala ere, ez dirudi auziarengatik zigorrik jasoko duenik; Fiskaltzak uste du Wildersen hitzek musulmanei kaltea egiten diela, baina ez du uste horregatik zigortua izan behar duenik. Wildersen aldekoek adierazpen askatasunaren aurkako eraso baten moduan ikusi dute Wildersen aurkako epaiketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu