Herensuge gorria

Txinak Afrikarekin egin izan du amets betidanik. 70eko hamarkadan Afrikako herrialdeen bozeramaile diplomatikoa bihurtu zen Txina. Orain, aldiz, merkatu bilakatu da Afrika.

jokin sagarzazu
2007ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Txina eta Afrikaren artean beti izan da lilura moduko zerbait. XV. mendean, Europa mundu berri baten bila afrikar kontinentea zeharkatzen ari zela,Zheng He itsas kapitain txinatarra Somalia, Kenya eta Zanzibarrera iritsi zen.Lurralde horietan azken urteetan aurkitutako zeramika eta arkitektura txinatarren arrastoak bi herrialdeen arteko harremanen lekuko dira, eta Afrikatik Txinara trukean eraman zituzten leopardoak, lehoiak eta jirafak txinatarren irudi multzo kolektiboaren parte dira oraindik ere. Zheng He kapitainaren heriotzak harremanak eten zituen. Bitartean, Amerikako kontinentea ustiatu zuten etengabe europarrek,eta Afrika munduko mapa ekonomikotik desagertu zen, 1871. urtean Livingston doktoreak zoriz kontinente ahaztuaren aberastasuna topatu zuen arte.

Ondoren, jakina den moduan, Afrikako neurrigabeko kolonizazioa egin zuten Europako hainbat estatuk, eta 1955eko Bandungo Konferentzia arte ez zen deskolonizazio prozesua hasi Afrikan. Txina iraultzaileak sostengu diplomatikoa eman zien Afrikako estatu jaio berriei, eta zenbait kasutan militarra ere bai. Baina igaro dira internazionalismo proletarioaren garaiak. Ofizialki komunista segitzen duen Txinak orain Maoren iraultza ez baina sare ekonomikoa hedatzen du mundu osoan zehar. Mendebaldeak, berriz, Afrika baztertu egin du, eta munduko merkataritzako paria bihurtu du. Europarrak beldur dira Afrikan inbertsioak egiteko; txinatarrak, aldiz, ez.



KOLONIALISMO BERRIA. Txinako lehen ministro Wen Jiabao Afrikan dabil egunotan, Afrikarekiko Politika dokumentu berriaren oinarriak zabaltzen. Iazko azaroan Txina- Afrika Foroaren bigarren goi bilera egin zuten Pekinen, eta bertatik ondorio bat atera zuen Txinako Gobernuak: «Gure harremanak berdintasunean oinarrituko dira, guztion etekinak berma daitezen». Afrikarekiko politikaren liburu zurian jasotzen dira hitz horiek, eta, aditu askoren arabera, Txinak deskolonizazio garaian erabili zuen solas berbera erabiltzen du, baina aldaketa adierazgarri batekin: lehen diplomazia eta politika ziren irizpide nagusiak, eta orain dena da ekonomia. Txinak politika eta ekonomiaren arteko bereizketaegiten du; Mendebaldeak, ordea, ez. Txinatarrek ez dute inolako asmo zibilizatzailerik, ezta beldurrik ere estatu gatazkatsuetan inbertsioak egiteko. Gainera, Mendebaldean gero eta gehiago aipatzen diren muga etikoak ez dituzte errespetatzen, eta ekonomikoki ez dute areriorik. Afrikako 53 estuetatik 25ek dute harreman komertziala Txinarekin.

Gaur Txina da Saharaz hegoaldeko Afrikaren hornitzaile nagusia, Alemaniari eta Frantziari nagusitasuna kenduta. Afrikak lehengaiak saltzen dizkio Txinari, baina Txinak balio hori halako lau sartzen ditu kontinente beltzean. 2005. urtean Txina eta Afrikaren arteko salerosketa kopurua 8.500 milioi eurotakoa izan zen; iaz, berriz, 46.500 milioira iritsi zen. 2010erako 88.000 milioi eurotakoa izatea espero dute agintari txinatarrek.



KEZKAK. Datuak, halere, engainagarriak izaten dira maiz: 130.000txinatarrek hartu dute bizilekua Afrikan, eta dagoeneko lehen tirabirak hasidira horien eta bertako dendari txikien artean, Aljerian, Senegalen, Kamerunen, Marokon... Emmanuel Levyk kazetari frantsesak dioen moduan, «ehun mila enplegu likidatu dituzte urtebetean ehungintzan. Marokoko industriaarenerdia daukan arlo honetan Europako kuoten altxatzea eta Txinatik etorritako ehunkiak benetako industri tsunamia izan dira». 2002ko urtarrilaren 1ean Europak ezabatu egin zituen Txinako oihalei ezarritako kuotak, eta, ondorioz, Marokon Europarako lanean ari diren milaka enpresek haien konpetentzia nozitzen dute geroztik, txinatarren mesedetan. Estatu horietan oihalgintzak BPGren %30 eta %50 da. Eta langabezia tasa ofizialki %20koa bada ere,baliteke %50ekoa izatea.

Armen kasuan, Pekinek ez ditu jada Afrikako Askapen Mugimenduak publikoki babesten, 70eko hamarkadan egin ez bezala. Halere, Txinarentzat arma eta teknologia berriak probatzeko leku aparta izaten jarraitzen du Afrikak. Aipatzekoa datua da, bidenabar, Txinak 1.500 militar soilik bidali izana NATOk Afrikan dituen misioetara. Txinak argi dauka berea beste leku batean sukaldatzen ari dela.

Eraikuntza publikoan ari da Txina benetan indarra hartzen. Frantziako Gobernuaren agirien arabera, une honetan txinatarren esku daude 40.000 milioi dolar kostako diren eraikuntza lanak. Gehienak, Beijing Urban Construction taldeak kudeatzen ditu. Era guztietako lanak egiten dituzte: ospitaleak, portuak, errepideak, hotelak, gasbideak... Eta ia herrialde guztietan. Hegoafrikan 2010ean izango denMunduko Txapelketarako zelaiak eraikitzeko ardura txinatarren esku dago.



PETROLIOA, URREA ETA BOTEREA. Txinak trukeen orekaz hitz egiten du, eta Afrikako agintariek «eguzkia non sortu, hara begiratu» behar dela diote. Litekeena da bakoitza bereari begira egotea; botere ekonomikoari batzuk, botere politikoamantentzeari besteak. Datuak argiak dira: Txinak petrolioa erosteko erraztasunak aurkitzen ez baditu, ez ditu inbertsioak egiten, ezta trukea bultzatu ere. Txinak Afrikatik egiten dituen inportazioen %60 petrolioak eta mineralek osatzen dute. Eta Txinak behar duen petrolioaren %25 Afrikatik lortzen du, Sudandik eta Angolatik batez ere. Txina da, Estatu Batuen ondotik, Afrikan petrolio gehien erosten duen estatua.

Mineralei dagokienez, berriz, Afrikak ekoizten duen lehengai horien %20 Txinak erosten ditu. Eta Afrikan, zer gelditzen ari oteda Afrikan?

Kondairak dio herensugeak arnasa egin eta hegan hasi baino lehen sua irentsi behar duela: horretan ariko al da Txina Afrikan?



 

ZenBaKIa

130.000



Afrikan 130.000 txinatar bizi dira.

Salerosketak. 2006. urtean 46.500 milioi eurorenak izan ziren txinatar eta afrikarren arteko salerosketak. 2010ean, 88.000 milioi eurorenak izango direla adierazi dute Txinako agintariek

Petrolioa. Txinak behar duen petrolioaren %25 Afrikatik lortzen du. Afrikako petrolioaren %20 Txinak erosten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.