Irudia.Bombay
HERIOTZA ZIGOR BAT OSPATZEN
Bombayko Goi Auzitegiak atzera bota zuen atzo Mohammad Ajmal Amir Kasabek bere heriotza zigorraren aurka jarritako helegitea. Kasabek eta beste bederatzi laguneko komando islamista batek Bombayko hainbat hoteli, juduen zentro bati eta geltokiari eraso egin zioten 2008ko azaroan. 170 lagun hil ziren erasoetan, horietatik 73 Kasabek eta beste batek tirokatutako geltokian. Erasotzaileetatik bera soilik irten zen onik. «Auziaren krudeltasunagatik eta sarraskiaren neurriarengatik» heriotza zigorra merezi duela erabaki du Bombayko Goi Auzitegiak. Irudian, epaia txalotzera irten zen jende talde bat, Bombayn bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu