Pertsonaia. Julio Poch

'Heriotzaren pilotua', aske

mikel rodriguez
2010eko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Argentinako diktaduran (1976-1983) Heriotzaren hegaldietan pilotu izan zelakoan ibili zen Argentinako Justizia Julio Pochen (Buenos Aires, 1952) bila. Atzo, baina, Buenos Airesko auzitegi batek aske utzi zuen, haren aurkako froga nahikoa ez dagoela argudiatuz.

Pilotua 2009an atxilotu zuten Espainian. Herbehereetan bizi zen, eta Transavia hegazkin konpainian egiten zuen lan. Argentinako diktaduran 30.000 lagun desagerrarazi zituzten, haietako anitz hegazkinetatik itsasora botata.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.