Herrialde arabiarretako matxinaden bortz ekintzaileri eman diete Sakharov saria
Europako Parlamentuak giza eskubideen aldeko borroka saritzeko urtero ematen duen Sakharov saria herrialde arabiarretako matxinadetan parte hartu duten bortz ekintzailerentzat izan da aurten. Tunisiako Mohamed Buazizi (hil ondorengo saria), Egiptoko Asmaa Mahfuz, Libiako Ahmed al Zubair al Sanusi eta Siriako Razan Zeitune eta Ali Farzat izan dira sarituak. Jerzy Buzek Europako Parlamentuko presidenteak adierazi du saria haiei ematearen helburua izan dela Europako Batasuneko «hurbileneko bizilagunei elkartasun adierazpena egitea». Tunisiako Buazizi gazteak iazko abenduan bere buruari su eman zion protesta gisara. Horrek matxinada piztu zuen. Andrei Sakharov (1921-1989), berriz, SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko disidentea izan zen, eta haren omenez sortu zuten saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu