Turkia

Hil arteko hiru espetxe zigor, preso bat torturatuta hiltzeagatik

Turkiako Auzitegi Gorenak espetxe bateko bi zaindari eta zuzendariordearen zigorrak berretsi ditu, Engin Çeber ekintzailea hil arte torturatzeagatik. Segurtasun indarretako kideei Turkian halako zigor bat ezartzen zaien lehen aldia da.

Berria.info
2013ko azaroaren 12a
21:21
Entzun

Engin Çeber 2008ko urrian atxilotu zuten, polizia indarkeriaren kontrako manifestazio batean, eta handik hamar egunera hil zen, torturtuta, Istanbulgo Metris espetxean. Iaz, auzitegi batek hil arteko espetxe zigorra ezarri zien ekintzailea torturatu zuten bi zaindariei, eta baita espetxeko zuzendari-ordeari ere, torturak ez eragozteagatik. Auzitegi mediku batek baieztatu zuen Çeber torturen ondorioz hil zela, eta Turkiako Justizia Ministerioak barkamena eskatu zuen.

Orain, Turkiako Auzitegi Gorenak hil arteko espetxe zigorra berretsi du hiru auzipetu nagusientzat, eta zigor arinago batzuk ere bai, tortura auzian nahasitako hainbat zaindarirentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.