Hilabete inguru egin du erietxean, baina azkenean ezin izan du bere onera etorri difteriak jotako 6 urteko haurrak. 28 urtean lehen aldiz gaixotu da norbait difteriaz.
Kasuak eztabaida handia eragin du, izan ere, haren gurasoek ez zioten haurrari gaitzaren aurkako txertoa jarri, nahiz eta eskuragarri egon.
Kataluniako Osasun kontseilari Boi Ruizek nabarmendu du haurra bezain biktima direla hari txertoa ukatu dioten gurasoak, eta txertoen aurkako kanpaina egiten dutenen aurka jo du: "Egia da txertoak ez direla arriskurik gabeak, baina horrek ez du esan nahi jarri behar ez direnik".