Gaur hil da kolonoek haren etxeari su emanda larri zauritu zen gizonezkoa. Gorputzaren %80 inguru zuen erreta. Haren emazteak eta bien lau urteko semeak ospitalean jarraitzen dute, larri hauek ere.
Uztailaren 31n gauean piztu zen sutea, Duman, Zisjordanian. Palestinako iturrien arabera, lau pertsonak su bonbak jaurti zituzten hainbat etxebizitzatara. Gurasoek etxetik irtetea lortu zuten, baita seme zaharrenak ere bizilagunen laguntzarekin, baina ez, hala, 18 hilabeteko haurrak.