Iraken okupazioa / Husseinen kontrako epaiketa

Hilaren 21a arte atzeratu dute Husseinen kontrako epaiketa

Irakeko estatuburu ohi Saddam Husseinek bere aurkako epaiketara ez joatea erabaki du,auzitegiak zilegitasunik ez duela sakatu nahian. Epaiketak aurrera jarraitu du Hussein gabe. Gaurko saioa amaitu da, eta hilaren 21ean jarraituko dute. Gaur, Husseinen kontrako epaiketako bosgarren auzi saioa egin dute. Hussein Dujail hiri xiitan 143 pertsonaren heriotza eragin zuen erasoaldia agintzeagatik ari dira epaitzen.

2005eko abenduaren 7a
16:13
Entzun
Epaiketako lehenengo lekukoak testigantza eman herenegun. Ahmed Hassan Mohammed al Dujailik epaitegian adierazi zuenez, Dujail hirian atxilotutakoen artean zegoen bera."Kolpe bat entzun nuen atean eta zerbitzu sekretuetako jendea sartu zen", azaldu zuen lekukoak. "Jendea preso hartu zuten eta beste batzuk bertan hil zituzten. Beldurgarria izan zen". Bitartean ekintzaileek ingeniari frantses bat bahitu zutela jakinarazi zuen atzo Poliziak. Gainera, soldadu estatubatuar bat hil zen errepidean bonba batek eztanda egin eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.