Bertsolaritza

Hilaren 24an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, Amurrion

Lehen saioa Amurrion jokatuko dute. Finala, apirilaren 21ean, Gasteizen.

2007ko otsailaren 17a
18:56
Entzun
Laster hasiko dute Arabako Bertsolari Txapelketa: hilaren 24an, Amurrion. Lehen faseko aurreneko saioa izango da hura. Lehen faseko beste biak: martxoaren 2an Villabuenan eta martxoaren 3an Araian.

Finalerdiak, martxoaren 18an eta 25ean izango dira, Gopegin eta Aramaion hurrenez hurren. Finala, apirilaren 21an Gasteizen, Jesus Guridi kontserbatorioan.

Hain zuzen, gaur aurkeztu dute txapelketa, eta Jatorrizko izena leloa izango du. "Ea bertsolaritzaren munduan izen bat egiten goazen", esan du Irati Lotina Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko kideak.

Txapelketan 20 bertsolari ariko dira.

Iaz Zigor Enbeitak irabazi zuen (2003an ere gailendu zen).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.