Goizeko 09:49tan gertatu da lehendabiziko leherketa: Liverpool Streetetik Aldgatera zihoan metroko tren bat zartatu da, Londresko city -an, hau da,hiriko finantza zentroan. Segituan izan dira osterantzekoak; bat, King's Crossetik Russel Squarerako tartean, eta beste bat Rodware Road inguruan. Halaber, Tavistock plazan, British Museumetik hurbil, turistentzako autobus bat lehertu dela.
Hasieran, argindarrarekin izandako arazoak eragin dituztela leherketak zabaldu dute polizia iturriek eta agintariek, baina hipotesi hori laster geratu da bertan behera. 12:30ak aldera Sctoland Yardek jakinarazi du "koordinatutako erasoak" izan direla leherketen eragileak, eta ordubatean, Tony Blair lehen ministroak baieztatu du atentatuak izan direla. Blairrek guztira lau leherketa izan direla esan du: aipatutako metroko hirurak eta Travistock plazako autobusarena.
Leherketa horiek guztiek nahasmen handia sortu dute Erresuma Batuko hiriburuan: metro zerbitzua bertan behera geratu da, eta hainbat trenbide eta autobus linea ere bai. Era berean, deien pilaketagatik telefono mugikorrak ez dabiltza behar bezala.
Leherketek eragindako biktimei buruzko berriak urriak eta nahasiakizan dira goiz guztian. Ofizialki, 37 dira hildakoak oraingoz; zauritu larriak, ostera, 150 bat, eta orotara, 700 inguru. Dena den, nazioarteko agentzi guztiak ari dira nabarmentzen zenduen behin betiko kopurua handiagoa izan daitekeela.
Al Kaedaren susmoa
Oraindik argitzeke dagoen beste puntu bat atentatuen egileena da. Iturri ofizialen arabera, oraindik ez du inork bere gain hartu. Nolanahi ere, Elaf web orrian atentatuak berak egin dituela aldarrikatzen duen agiria eskegi du Europako Jihaderako Al Kaedaren Talde Sekretuka izeneko taldeak. Aldarrikapen hori egiazkoa den zalantzan dago. Nolanahi ere, "Iraken eta Afganistanen egiten dituen sarraskiengtaik Erresuma Batuko Gobernu gurutzatu eta sionistaren" aurkako mendekuka direla dio agiriak, eta mehatxu bera egiten die Italiari, Danimarkari eta gainerako "estatu gurutzatuei".
Hiri olinpiar izendatu eta biharamonean
Londres 2012ko Joko Olinpiarren antolatzaile izendatu eta hurrengo egunean gertatu dira eztandak; halaber, atzo hasi zen Eskozian G8aren goi bilera.
Atentatuak Londresen
Hildakoak gutxienez 37 direla baieztatu du Londresko Poliziak
Londresko garraio sarean izan diren leherketetan hildakoak gutxienez 37 direla jakinarazi du Londresko Poliziak; zaurituak, berriz, 700 inguru, eta haietatik 150 bat larri leudeke. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak, berriz, "eraso terroristak" izan direla esan du eguerdian. Iturri ofizialen arabera, guztira lau izan dira leherketak: hiru metroan eta beste bat turisten autobus batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu