Mundua

Hiru dira Libanon zartarazitako bonben ondorioz hildakoak

Hasieran hamabi zirela zabaldu dute iturri ofizialek. Beiruitetik hurbil izan dira atentatuak: bi autobusetan zartatu dira lehergailuak. Gobernuko iturrien arabera, Rafik Hariri lehen ministro zenaren hilketaren 2. urteurreneko ekitaldietan parte hartzera zihoazen bidaiariak zeramatzaten. Lasaitasunerako deia egin dute agintariek.

2007ko otsailaren 13a
17:19
Entzun
Beirut hiriburutik 20 bat kilometro iparraldera gertatu dira atentatuak, Ein Alak herriko errepide batean. Lekukoen arabera, bi lehergailu zartatu dituzte minutu gutxiren buruan. Aurrenekoaa autobus batean, eta bigarrena, haren atzetik zetorren beste batean. Horrez gain, lehendabiziko lehergailua zartatu denean laguntzera hurbildu den jendea ere harrapatu du eztandak. Hasieran bestelakorik zabaldu bada ere, Poliziak emandako azken datuen arabera, hiru dira hildakoak eta 18 zaurituak.

Libanoko Gobernuko iturriek agertu dute Beirutera Rafik Hariri lehen ministro zenaren hilketa salatzeko ekitaldietan parte hartzera zihoan jendea zeramatzatela autobusek. 2005eko otsailaren 14an hil zuten Hariri, eta urteurrenaren harira, biharko manifestazioa dago antolatuta Beiruten.

Lasaitasunerako deia egin dute agintariek, gaur goizeko erasoak alderdi desberdinetako libanoarren arteko liskarrak piztuko dituen beldur baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.