Ekialde Hurbila

HIru gaztetxo palestinar hil ditu Israelek, eta, ondorioz, su-etena hautsiko duela iragarri du Jihad Islamikoak

14-15 urteko hiru mutiko palestinar tiroka hil ditu Israelgo Armadak Gazan, zehaztasunak guztiz argitzeke dauden eraso batean. Hilketa horiek direla eta, su-etena betetzeko konpromisorik ez duela sentitzen jakinarazi du Jihad Islamikoak. Beraz, menia arriskuan dago.

2005eko apirilaren 9a
17:59
Entzun
Gaza hegoaldean, Egiptoren muga ertzean, hil ditu Israelgo Armadak hiru nerabeak. Lekukoen arabera, gaztetxo talde bat futbolean ari zen, bat-batean, Egiptoko muga zaintzen duten Israelgo Armadako soldadu talde batek tirokatu dituenean. Mutikoetako hiru hil dituzte. Israelgo Armadak ez du oraingoz erasoaren inguruko argibiderik eman.

Nolanahi ere, hilketa horiek arriskuan jarri dute Palestinako talde armatuen menia. Izan ere, erasoaren berri izan ondoren, Jihad Islamikoak jakinarazi du dagoeneko ez duela su-etena betetzeko konpromisorik sentitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.