Hiru hilabetean PKK-ko 270 gerrillari hil dituela baieztatu du Turkiak

2011ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Turkiako armadako buru Necdet Ozelek adierazi du PKK Kurduen Langileen Alderdiko270 gerrillari inguru hil dituztela iragan abuztuaren 7az geroztik egiten ari diren erasoaldietan. Firat News albiste agentziak, berriz, gezurtatu egin du berria. Iturri horien arabera, Turkiako soldaduek ez dute Irakeko muga zeharkatu, eta, beraz, ez da izan Turkiako armadak jakinarazi duen lurreko erasorik.

Dena den, azken egunetan gatazkak areagotu egin dira. Joan zen igandean PKK-ko lau gerrillari hil zituen Turkiako armadak, eta atzo hiru soldadu turkiar zendu ziren ustez PKK-k jarritako bonba batek eztanda egindakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.