Hiru lagun zauritu zituzten Irlanda iparraldean atzo arratsean egindako atentatuan. Erasoa Newtonhamilton herrian egin zuten, Armagh konderrian, gauerdia baino lehen. Ezezagunek bonba autoa zartarazi zuten herriko polizia etxearen parean. Erresuma Batuko PA agentziaren arabera, zaurituen egoera ez da larria.
Leherketa gertatu baino ordubete lehenago, Belfasteko ospitale batean dei bat jaso zuten Newtownhamiltongo polizia etxearen parean auto bat zegoela ohartaraziz, eta ospitaletik Poliziari hotsegin zioten.
Brackaville herrian lehergailu bat zartarazi zuten bart arratsean. Etxe baten gibelean gertatu zen leherketa, eta kalte materialak eragin zituen.
mundua
Hiru lagun zauritu dituzte Irlanda iparraldean, atentatuan
Bonba autoa leherrarazi dute Newtownhamiltongo herriko polizia etxearen parean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu