CC.OO sindikatuko zuzendariak esan duenaren arabera, leherketaren ondorioak langileek jasan dituzte, baina datu horiek ez daude baieztatuta oraindik.
Repsol-YPFko iturriek esan dutenaren arabera, leherketa eragin duen sutea goizeko zortziak eta erditan hasi da, eta dagoeneko kontrolpean dago. Iturri berak esan duenez, suhiltzailebatek arnasa hartzeko arazoak izan ditu eta Santa Barbara Ospitalera eraman dute.
Larrialdietako plana martxan jarri ondoren, birfindegiko beste lekuak erretzeko "arriskurik ez dagoela" gehitu du Repsolek.
Leherketa Repsol-YPF birfindegian
Hiru langile hil dira Puertollanoko Repsol birfindegian izan den leherketan
Hiru langile hil dira Puertollanoko (Espainia) Repsol birfindegian gaur goizean izan den leherketan. Repsol-YPFko iturriek esan dutenaren arabera, hildakoez gain, zazpi langile zauritu dira, eta horietatik sei larri daude. Ciudad Realgo CC.OOko idazkari Jesus Camachok esan duenez, hildako langile bat Santa Barbara Ospitalera larri eraman dute eta geroago hil da. Beste bi hildakoak leherketa izan den mementoan hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu