Hiru soldadu eta Al-Qaedako lau kide hil dira Yemenen erasoetan

Saleh presidente ohiak jardun politikoan segitzen du Sanan, hainbat eragilerekin bilerak eginez

Erredakzioa
2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Suizida batek lehertutako bonba- auto batek hiru soldadu hil zituen atzo Yemengo Al-Baida hirian armadak jarritako kontrolgune batean, Sanatik 280 kilometro hegoaldera. Leherketaren ostean borrokak hasi ziren gobernuko indarren eta miliziako kideen artean, eta Al-Qaedak Yemenen duen milizia sareko ustezko lau kide hil zituen Poliziak.

Bien bitartean, Ali Abdula Saleh presidente ohiak, zeinak 30 urteren ostean boterea utzi duen, jardun politikoan jarraitzen du Yemenen. Herenegun bilerak egin zituen presidentearen jauregian hainbat xekerekin, alderdi nagusiarekin eta militarrekin, Yemen Post-en arabera.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.