'snowden auzia'

Hiru urterako bizileku baimena eman dio Errusiak Snowdeni

Babes politikoa luzatzeko eskatu zuen joan den hilabetean AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionaleko analista izandakoak.

Europako Parlamentuko hainbat kide, Edward Snowdenen maskarekin, martxoan. PATRICK SEEGER / EFE
2014ko abuztuaren 7a
12:37
Entzun

Anatoli Kutxerenak, Edward Snowdenen abokatuak, baieztatu du hiru urterako bizileku baimena eman diola Errusiak. 2013ko ekainean iritsi zen Snowden herrialde hartara, eta joan den hilean behin-behineko asilo politikoa luzatzeko eskatu zuen. Errusian bost urte ematen baditu, herritartasuna lor dezake, abokatuak esan duenez.

CIAko langile ohia da Snowden. Bi espioitza programa sekreturen berri eman zuten The Guardian eta The Washington Post egunkariek, eta Snowdenek aitortu zuen berak helarazi ziela informazioa. Hilabete baino gehiago Xeremetievoko aireportuan eman zuen, Moskun, Errusiak asilo eskaera onartu zion arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.