Frantzia

Hirugarren gauez segidan, liskarrak Sarkozyren garaipena protestatzeko

200 kotxe erre dituzte bart, eta Poliziak "ezker muturreko" 80 lagun baino gehiago atxilotu ditu.

2007ko maiatzaren 9a
17:03
Entzun
Nicolas Sarkozyk (UMP) igandean Frantziako Presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituenetik liskarrak izan dira gauez Frantzian, haren garaipenaren aurrean protesta egiteko. Azkenekoak, bart. 200 kotxe erre dituzte zenbait hiri eta herritan (Parisen, Lyonen, Villeurbanen, Grignyn...), Francois Baroin Barne ministroak jakinarazi duenez, eta "80 lagun baino gehiago atxilotu ditu Poliziak". Aurreko bi gauetan, gutxienez, mila auto kiskali ziuzten protestatan.

"Liskar hauek denak ezin onartuzkoak dira", esan du Baroinek, "eta, horregatik, Poliziak Zuzenbide Estatua beteraziko du". Haren arabera, atxilotu dituzten pertsonak "ezker muturrekoak dira. Haien kontrako berehalako epaiketak ari dira egiten eta batzuk kartzelara bidali dituzte.

Kotxeak erretzeaz gain, UMPren egoitzen kontra ere egin dute, garaje baten kontra...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.