Mundua

Hirurehun mila lagun izan dira Birmanian Batzorde Militarraren aurka

Hango historiako protestarik handiena izan da. Batzorde Militarra 1988an heldu zen boterera, gobernu demokratikoaren aurkako kolpearen ostean.

2007ko irailaren 24a
13:48
Entzun
Birmaniak bere historiako protestarik handiena bizi izan du gaur, hirurehun mila pertsona bildu baitira Rangun, Pakokku eta Mandalayn Batzorde Militarraren aurka. Batzorde Militarra 1988an heldu zen boterera, gobernu demokratikoaren aurkako kolpearen ondoren.

Rangunen martxa herrialdeko santutegi nagusian hasi dute, Shwedagon pagodan. Hasieran 50.000 lagun bildu dira -haietatik 20.000 monjeak ziren-, eta manifestazioa aurrera zihoan heinean milaka zibil protestarekin bat egiten joan dira. Ehun mila bildu dira han. Pakokkun 120.000 lagun eta Mandalayn ehun mila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.