Mexiko iparraldean, Tamaulipas eskualdean, 59 hildako topatu dituzte hobi komun batean. Gertakariak narkotrafikoaren kartelekin lotura duela uste dute.
Martxoaren 25ean autobus batean hainbat bidaiari bahitu zituzten. Horien bila ari zirela aurkitu dituzte hildakoak, eta autobuseko bidaiariak ote diren ikertzen ari dira. Bahituta zeuden bost lagun aske utzi dituzte, eta 11 susmagarri atxilotu dituzte. AIk gertatutakoa argitzeko exijitu dio gobernuari.
Herenegun, hain justu, milaka herritar kalera atera ziren herrialdeko hainbat hiritan indarkeriaren amaiera eskatzeko. 2006tik 35.000 lagun hil dira indarkeriaren ondorioz.
Hobi komun bat aurkitu dute Mexiko iparraldean, 59 hildakorekin
Milaka herritar kalera atera dira indarkeriaren amaiera eskatzeko; 2006. urtetik 35.000 lagun hil dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu