Balkanetako gerren ondorioak

Hobi komun bat zabaltzen hasi dira Bosnian; orain arte aurkitutakoen artean handiena izan daiteke

Hobi komun handi bat irekitzen eta aztertzen hasi dira gaur Bosnian, Crni Vhr inguruan. Serbiarrek hildako 700 bat gizonezko eta mutikoren hilotzak hobi horretan daudela uste da, eta gehienak Srebrenica erori zenean hildakoenak direla. Orain arte Bosnian aurkitutako hobi komunik handiena dela uste dute adituek.

2003ko uztailaren 28a
15:43
Entzun
Nazio Batuen Gerra Krimenen Aurkako Hagako Tribunalak bildutako informazioari esker lortu da hobi komun horren berri jakitea, eta duela bi urte aurkitu zuten. 4 metro ditu luzeran eta 20 bat zabaleran.

"Uste dugu 1995eko Srebrenicako sarraskiko ehundaka gorpu daudela hobi horretan, eta baita gerraren hasieran Zvorniken hildako hainbat zibilenak ere", adierazi du Murat Hurtic Desagertuak Bilatzeko Bosniako Musulmanen Batzordeko kideak.

Srebrenicako sarraskian zazpi mila musulman inguru hil zituzten serbiarrek, eta, gero, eskualdeko hainbat hobi komunetan lurperatu zituzten. Hain zuzen ere, Bigarren Mundu Gerraz geroztik Europan egin den sarraskirik handiena izan zen Srebrenicakoa.

Gerran hildako 20.000 lagunen gorpuak daude oraindik desagertuta Bosnian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.