Gutxienez hogei lagun hil dituzte gaur Afganistanen, autobus bat pasatzen ari zela mina bat lehertuta. Khash Rod barrutian izan da atentatua, herrialdearen hego-mendebaldean, Kotalak eta Dehmazan artean, eta talibanei egotzi diete.
Hildakoen artean emakumezkoak eta umeak ere badira.
Atzo, antzeko beste eraso batean, familia bereko sei lagun zendu ziren Helmand eskualdean.