'Bake sozialerako gazte ekimena' izenarekin egin dute protesta ekintza hogei manifestariek. Kurdistango auziari irtenbide demokratiko bat eskatzeaz gain, Abdula Okalan askatzeko eta Imrali espetxea ixteko galdegin dute.
Abdula Okalan PKK burua Kenian atxilotu zuten 1999. urteko urtarrilean, eta harrezkero Imrali uhartean dagoen izen bereko segurtasun handiko espetxean dago preso. Haren abokatuek eta kurduen eskubideen aldeko erakundeak sarritan salatu dute Okalanek espetxe horretan dituen bizi baldintza kaskarrak eta beste kartzela batera eramateko eskatu dute.
PKK erakundeak 1984. urtean hasi zuen borroka armatua Turkian bizi diren hamabi milioi kurduen eskubidean defentsan. Dagoeneko 3.000 lagun hil dira borroka horietan.
PKK erakundeak Kadek Askatasunaren eta Demokraziaren Kongresua izena hartu berri du, eta datorren astean disolbatu egingo dela iragarri du, "mugimendu baketsu eta demokratiko" bat osatzeko.
Turkia
Hogei manifestari kurduk Istanbulgo epaitegi bat okupatu dute Abdula Okalanen askatasuna eskatzeko
Hogei bat manifestari kurduk osatutako talde bat Istanbulgo epaitegi batera sartu dira PKK alderdi buru Abdula Okalanen askatasuna eskatzeko. Manifestariek hainbat pankarta zintzilikatzea lortu dute epaitegiaren atarian, eta "Kurdistango auziari irtenbide demokratiko bat emateko" aldarrikatu dute. Ordu erdi eman dute epaitegiaren barruan Turkiako poliziek atxilotu dituzten arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu