MUNDUA

Holandako Gobernuak dimisioa eman du, kideen konponezinengatik

Afganistanen soldaduak izateaz eztabaidan ari ziren gobernua osatzen zuten kideak: Sozialdemokratek aurten etxeratu nahi zituzten soldaduak, eta demokristauek eta kalbinistek, datorren urtean. 1.800 soldadu ditu Holandak Afganistanen.

2010eko otsailaren 20a
20:13
Entzun
Holandako Gobernuak dimisioa eman du osorik. Gobernua osatzen duten bi kide nagusiak konpondu ezinik zebiltzan Holandako soldaduek Afganistanen jarraitu behar zuten edo ez. Bart gauean, 16 ordu eman dituzte negoziatzen gobernukideek, baina azkenean ez dira akordiora heldu. Jan Peter

Balkenende lehen ministroak gaur jakinaraziko dio gertatuaren berri Beatriz erreginari, eta litekeena da maiatzerako deitzea hauteskundeetara.

Sozialdemokratek aurten bertan etxeratu nahi zituzten Holandak Afganistanen dituen soldaduak. NATOk herrialdeari eskatu zion datorren urtera arte behintzat izateko soldaduak Afganistanen, eta horrek ika-mika eragin zuen gobernukideen artean. Sozialdemokratek eta berenean jarraitzen zuten; demokristauak eta kide gutxiago dituzten kalbinistak NATOren eskaerari men egitearen aldekoak ziren.

Eztabaida ezin izan dute konpondu, kideen arteko ezinikusia areagotu baita. "Konfiantzarik ez dagoen lekuan, akordiora iristeko ahaleginak zapuztuta daude lehenagotik", esan du lehen ministroak. Sozialdemkratek, ostera, argudiatu dute Holandako Parlamentuak erabaki zuela aurten arte izatea soldaduak, eta hori betetzeko soilik eskatu dutela.

Holandak 1.800 soldadu inguru ditu Afganistanen, eta haien eginbehar nagusia Afganistango militarrak prestatzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.