Hollanderen ospea erori egin da, inkesten arabera
PARIS. Frantziako presidentetzarako hautagai sozialista François Hollanderen ospea erori egin da, LH2ren eta BVAren inkesten arabera. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak, ordea, primarioetan uste zen baino aldeko gehiago ditu, inkesta horien esanetan. Hauteskundeetarako oraindik bost hilabete falta diren arren, Hollanderen egoera asko okertu dela iragarri dute inkestek. Sarkozyren lehiakide nagusia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu