frantziako presidentzia hauteskundeak

Hollanderi garaipena ematen diote gaur kaleratutako bi inkestak

CSA Ikus-entzunezko Kontseilu Gorenaren arabera, PSko hautagaiak bozen %54 lortuko lituzke, eta Nicolas Sarkozyk (UMP) botoen %46. BVA institutuaren inkestan, berriz, Hollandek %54,4ko babesa jasoko luke, eta Sarkozyk %45,5ekoa.

2012ko apirilaren 27a
17:19
Entzun

CSA Ikus-entzunezko Kontseilu Gorenak eta BVA institutuak gaur argitaratu dituzten inkestek garaipena ematen diote François Hollande PSko hautagaiari Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan. Maiatzaren 6an izango da bigarren itzulia, eta CSAren inkestaren arabera, Hollandek botoen %54 eskuratuko lituzke; Nicolas Sarkozy UMPko hautagaiak, berriz, %46ko babesa izango luke.

Apirilaren 25 eta 26an egin zuten CSAren inkesta, eta parte hartu dutenen %59ak ez du Fronte Nazionaleko Marine Le Pen hautagaiak bataren edo bestearen aldeko botoa eskatzerik nahi. 

Boto-emaileek uste dute Hollande gehien batzen duen hautagaia dela (%62arentzat), gehien entzuten zaion ordezkaria dela ere uste du %64k. %53arentzat Sarkozy da lehiakorrena.

Le Pen, bien artean

Egun berean egindako BVAren inkestaren arabera, ordea, Hollandek %54,4ko babesa izango luke, eta Sarkozyk %45,5ekoa.

Inkesta horretan hauteskundeen lehen itzulian François Bayrou zentroko Mugimendu Demokratikoko hautagaia bozkatu zutenen %38 agertu da Hollanderen alde, eta Le Pen bozkatu zutenen %26ak babestu du PSko ordezkaria.

Le Pen FNko hautagaiak gaur egindako adierazpenetan salatu du bi hautagaien asmo bakarra bere botoekin geratzea dela. Eskuin muturreko boto-emaileak bihurtu dira bi hautagaien artean balantza alde batera edo bestera desorekatu dezaketenak.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.