Hondamendiari buelta emateko, urtebete beharko dute Hungarian

Lohi toxikoa Danubio ibaira iristen bada, sei estatu gehiagotan gerta daiteke hondamendia

Erredakzioa
2010eko urriaren 7a
00:00
Entzun
Hungarian gertatutako istripu ekologikoak izan ditzakeen ondorioez kezkatuta dago Europako Batasuna. Ajka herriko aluminio fabrika batek 1,1 milioi metro kubiko lokatz gorri toxikoa isuri zituen, izan ere, astelehenean. Eta lohia Danubio ibaira iristen bada, Hungariaz gain beste sei herrialdetan ere hondamendia gerta daiteke: Bulgaria, Errumania, Kroazia, Moldavia, Serbia eta Ukraina daude arriskuan. Hungariako hondamendiari buelta emateko, urtebete beharko dute.

«Oso arazo larria da», adierazi du EBko eledun John Henonek. Hark zehaztu du EB prest dagoela Budapesteko gobernuari laguntza emateko.

Bost milioi euroren kalteak

Hungariako agintariak, anartean, ahaleginak oro egiten ari dira isurketa toxikoaren ondorioak gutxitzeko. Dagoeneko 7.000 herritar ingururi kalte egin die eta bost milioi euroren galerak eragin. Kalte horiei denei aurre egiteko, Budapesteko gobernuak kalte-ordainak hitzeman dizkie hondamendiko biktimei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.