Hondurasen gaur egitekoa den bilera nazionalari uko egin dio Zelayak
Lobo presidenteak hainbat alorretako eragileak deitu ditu, elkarrizketa nazionala abiatzeko asmotan
Porfirio Lobo Hondurasko presidenteak elkarrizketa nazionala abiatzeko asmoa du gaur herrialdeko hainbat eragilerekin. Manuel Zelayak, baina, uko egin dio elkarrizketa horietan parte-hartzeari erbestetik argitara emandako ohar batean -Dominikar Errepublikan dago presidente ohia, haren kontrako estatu kolpearen ondorioz-. Bileraren asmoa zilegi ez den presidentea bidezkotzat jotzea dela salatu du oposizioko Herri Erresistentziaren Fronte Nazionalak. Lobok Batzar Konstituziogilea sustatu nahi duela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu