17:14an osatu dute ia bi milioi herritarrek V erraldoia Bartzelonako kaleetan. Ordu horretan, zehazki, gogoratuko dute 1714. urtean Espainiako errege borboiak hartu zuela menpean Bartzelona, setio luze baten ostean. Orduan galdu zituzten foruak, eta sinbolismo horrekin abiatu da V erraldoia.
Egitaraua, ordea, 15:00etan abiatu dute. Ordu horretan itxi dituzte Kale Nagusia eta Diagonal etorbidea. Aldi berean, agertokiak jarri dituzte. Egitarauak honela jarraitzen du:
16:00: V-aren buruak osatu dituzte elkartzen diren puntuan, Glories Catalanes plazan. Han egon da agertoki nagusia. Ordu horretan, Pep Sala, Electrica Dharma eta Pepet eta Marietaren kontzertuak hasi dira.
16:45: Elkartzen diren tokitik aurrera egin dute V-aren bi buruek, eta horiek pasatu ahala boluntarioek zutabeak osatu dituzte. Kale Nagusia (5.500 metro) 39 zatitan banatu dute, eta Diagonal (5.560 metro), 34tan.
Vols saber com farem la V? T'ho resumim en aquesta imatge. Només has d'afegir-hi 11 quilòmetres més. #11s2014pic.twitter.com/98FHVE7Wcn
— Ara és l'hora! (@Araeslhora) September 6, 2014
17:00: Bi zutabeak osatu, eta V-a osatuta geratu da.
Així es destribuiexen les assemblees territorials a la V de l'@Araeslhora. Trieu i remeneu. pic.twitter.com/xFiJUfLREk
— Jordi CalVís (@jordicalvis) August 23, 2014
17:13: Ara es l'hora abestu du abesbatza batek, eta Lluis Llachek pianoarekin lagundu du.
17:14: Gazte batek azaroaren 9ko galdeketa irudikatu du hautetsontzi sinboliko batean botoa emanez, bi zutabeak elkartzen diren tokian, V-aren oinarrian, Glories Catalanes plazan. Via Catalana hasi da.
17:17: Abesbatzak El cant de la senyera abestu du.
17:26: GigaOnada.
17:35: Hitzaldia Votar (Bozkatu) agertokian.
17:47: Hitzaldia Voluntat (Borondatea) agertokian.
17:52: Giza dorreak egin dituzte, aldi berean.
18:00: Hitzaldia Victoria (Garaipena) agertokian.
18:21: Els segadors Kataluniako ereserki nazionala abestu dute.
18:25: 2014ko Via Catalana amaitu da.