PROTESTAK HERRIALDE ARABIARRETAN

Hosni Mubarak Kairon epaituko dute, abuztuaren 3an

Yemengo armadak oposizio armatuaren aurkako erasoa egin du, Arhadeko base militar bat bonbardatuz. Izan ere, oposizioko kideek bereganatua zuten basea.

2011ko uztailaren 28a
19:34
Entzun

Egiptoko agintariek jakinarazi dutenez, abuztuaren 3an epaituko dute, Kairon, Hosni Mubarak presidente ohia.  Sharm el Sheij-en dago ospitaleratuta Mubarak, baina epaiketarako, auzipetuak osasun baldintza txarrak argudiatu dituen arren, hiriburura eramango dute.

Mohamed Mani Justizia idazkariordeak jakinarazi du Mubaraken epaiketaren albistea, eta horrekin batera Alaa eta Gamal semeak eta Husein Salem enpresaria epaituko dituztela jakinarazi du.

70 hildako Yemenen

Gutxienez 70 pertsona hil dira Yemenen, armadak oposizio militarrari egindako eraso batean. Oposiziokoak Al Islah alderdiaren ustezko jarraitzaile dira. Dozenaka lagun zauritu dituzte, gainera.

Erasoaren arrazoia, oposizioko kide hauek Errepublikako Guardiaren base militar bat bereganatu izana da. Horrela, armadak base horri eraso dio, bonbardatuz.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.