Irak

HRWk dio Bushek nazioarteko justiziari iseka egitearen ondorio direla Abu Ghraibeko torturak

HRW Human Rights Watch giza eskubideen aldeko erakundeak azaldu duenez, AEBetako presidente George W. Bushek legez kanpoko galdeketa moduak onartzea erabaki zuen, jakinaren gainean, eta gero bi urte pasa zituen Abu Ghraib espetxeko torturen inguruko txostenak tapatzen eta ez baleude bezala jokatzen. Bushek ez duela Genevako hitzarmena bete salatu du HRWk.

2004ko ekainaren 10a
13:44
Entzun
AEBek Abu Ghraib espetxeko torturak norbanakoen ardura zirela esan bazuten ere, HRW ez dago ados azalpen horrekin. Erakundearen ustez, AEBek onartu egin dute tortura horiek egotea, nazioarteko justiziari burla egin eta Genevako hitzarmenak diona bete gabe.

Irailaren 11ko atentatuen ondorioz AEBek "terrorismoaren kontrako gerran" nazioarteko akordioei ez diotela kasurik egiten salatu du HRWk. Gainera, 38 orriko txostenean jasotzen denez, nazioarteko arauekin "lotuta" ez sentitzeko ahokatu zioten bere aholkulariek Bushi.

Arauei muzin egin eta gero, AEBetako soldaduek torturak egiten hasi zirela azaldu du HRWk, eta tortura horien inguruko txostenak agertu zirenean Bushek ezikusiarena egin zuela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.