Mundua

Hugo Chavez: "Bizitzagatik, aberriagatik eta iraultzagatik"

Bi ebaketa egin dizkiote Kuban, eta gaurko independentziaren bigarren mendeurrenerako itzuli da Venezuelara.

2011ko uztailaren 5a
08:45
Entzun

Hugo Chavez Venezuelan da jada Kuban minbizia gainditzeko ebaketa egin ostean, eta milaka herritarren aurrean Miraflores jauregitik egin duen lehen agerraldian baikor agertu da, "bizitzaren aldeko borroka" irabaziko duela seguru. "Zin egiten dizuet irabaziko dugula borroka hau, eta elkarrekin irabaziko dugu, bizitzagatik, aberriagatik eta iraultzagatik", esan du

Militar uniformea jantzita, txapela gorriarekin, agertu da Chavez.Baikor agertu arren, "garaipenaren lehen etapan" dagoela esan du, eta gehiago etorriko direla. Chavez minbizia gainditzeko tratamentua jasotzen ari da, baina ez du zehaztu zein den zehazki. "Aberrikideak ziur nago zuek ulertzen duzuela borroka honen zailtasuna; inork ez dezala pentsa ni hemen egoteak irabazi dugula esan nahi duenik".

Bi ebaketa egin dizkiote Chavezi Kuban. Lehenengoa arina izan zen, baina bigarrenak, ekainaren 20koak, sei ordu iraun zituen. Osaketa lau egun geroago hasi zuen Chavezek. Aurrera "poliki" egiten duela esan du, baina hasi dela emaitza onak ematen. "Miraria" dela zehaztu du, eta "muturreraino" zaindu behar duela.  Eskerrak eman dizkio Fidel Castrori eta bere operazioaren buruan egon dela esan du, eta buru belarri aritu dela "borrokan".

Independentziaren bigarren mendeurrenaren ekitaldietarako itzuli da presidentea Venezuelara. Gaur da urteurren hori. Agerraldiak ordu erdi iraun du, alabetako batek medikuen aginduz atseden hartu behar zuela gogorarazi dion arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.