mundua

Hungaria auzitara eramango du Europako Batzordeak, Konstituzioa aldatzeko eskariei men ez egiteagatik

Europako Batasuneko zuzenbidearekin bat ez zetozen hiru puntu aldatzeko eskatu zion urtarrilean. Soilik horietako bat aldatzeko konpromisoa hartu duela argudiatu du.

2012ko apirilaren 25a
14:28
Entzun

Europako Batzordeak gaur iragarri du Hungaria Europako Batasuneko Justizia Auzitegira eramango duela, datuen babesaz arduratzen diren agintaritzen independentzia ez errespetatzeagatik eta epaileen erretiratzeko adinaren legearengatik. Hala jakinarazi du Olivier Bailly bozeramaileak.

Urtarrilean hiru zigor prozedura ireki zizkion Europako Batzordeak herrialdeari, Konstituzioko hainbat puntu "Europako Batasuneko zuzenbidearekin bat ez datozela" argudiatuta. Lege horiek Banku Zentralaren, Justiziaren eta datuen babesaz arduratzen diren agintaritzen independentzia "arriskuan" jartzen zutela adierazi zuten EBko 27 komisarioek.

Europa Batzordeak uste du erretiratzeko adina 70 urtetik 62 urtera aurreratuta epaileen %10 eta notarioen %25 aurten erretiratuko litzatekeela lanean jarraitu nahi duten erabakitzeko eskubidea izan gabe. Horregatik, legearen aplikazioa bertan behera uzteko eskatu du, Europako Justizia Auzitegiaren epaia ezagutu arte.

Dena den, Europako Batzordeak onartu du Hungariak Banku Zentralaren independentzia errespetatzeko hartutako konpromisoa, eta horregatik "auzi ixteko prest" egongo litzatekeela adierazi du.

Zigor prozedura horiek ireki zizkiotenean Hungariak Europaren eskariak beteko zituela agindu zuen.

 


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.